BI OHAR UDALETIK: KURTSO PRAKTIKOA ETA HITZALDIA

Maxixatzen.eus

Ikastaroa eta hitzaldia

Azkoitiko Udaleko Ingurumen sailak kurtso praktikoa antolatu du apirilaren 15ean, datorren asteartean, Jauregi baserrian 16:30ean, basoen kudeaketa eredu berria sustatzea helburu hartuta. Santiago Liñeirak emango du, eta landuko den gaia mikorrizazio bidezko zuhaitzen laborantza produktiboa izango da.

Horretaz gain, Landa auzoetako Guifinet egitasmoaren inguruko hitzaldia izango da hilaren 23an Elkargunean 18:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide