Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako azken kanporaketa jokatuko da gaur arratsalde-gau partean Azkoitian.
Gipuzkoako Bertsozale elkarteak eta Ikastolen elkarteak antolatuta, hiru proba ditu aurtengo txapelketak: bertso paperak, saio didaktikoa eta bat-bateko kanporaketa-afaria.
Hasteko, Bertso paperak izango dira Floreaga ikastetxean 15:00etan, Floreaga, Xabier Munibe eta Ikasberri ikastolako ikasleekin.
Ondoren, Saio didaktikoa izango da 16:30etan Floreagan bertan, eta Bertso eskoletako umeak, Eneritz Artetxe eta Jokin Uranga izango dira partaide.
Azkenik, Bat-bateko kanporaketa-afaria izango da Iraurgi elkartean 19:00etan. Sarrerak hemen.