Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Azkoitian izango da gaur. Zenbait foru ordezkarirekin batera, azkoitiarren kezkak eta proiektuak gertutik ezagutzera etorriko da, Herritarrekin herrira ekimenaren baitan.
Honako hau izango da egun osoko egitaraua
-11:00etan: Udaletxean harrera egingo diete Urrategi Alberdi alkateak eta udaleko ordezkariek.
-12:00etan: Intsausti jauregira (Iraurgi Berritzen).
-13:00etan: Urrategiko lurjauzira.
-13:40an: Txalon Errekako zubira (argazkia)
-14:00etan: Bazkaria (Errexil tabernan).
-16:00etan: Adinekoen egoitzara.
-17:00etan: Matadeira, bertako kultur ekintzen berri izatera (irrati librea, antzerkia, kontzertuak...).
-18:00etan: Musika eskolako eraikinera.
-18:30ean: Elkargunera, lokal hutsa erabilera anitzeko gela bihurtzeko proiektua ezagutzera.
-19:00etan: Bertaratu nahi duten herritarrekin bilera irekia egingo du Elkargunean.