Sustatun jakin dugunez, elkarlanean egindako #tripazorri programaren aurreneko bost saioak sarean dira dagoeneko.
http://vimeo.com/90099397
Goierri Telebista , Ordiziako D'elikatuz zentroa, Lur Denok, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldaria, eta TTiKLiK! ELKARGUNEAren arteko elkarlanaren emaitza da langintza eder hori.
Besteak beste, 0-12 urteko haurren elikadurari buruzko zalantzak argitzen saiatu dira orain arteko saioetan, alergia kontuak, zeliakoen gorabeherak, janari osasuntsua eta emozioen inguruko jakinduria izan dira aztergai TTiKLiK! ELKARGUNEAk Beasainen duen txokoko sukaldean.