Gaur bukatuko dira Floreagako Salestar ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak Udalaren babesarekin antolatutako XXV. Euskal Kultur Jardunaldiak.
Bertso saioa izango da errematerako, eta ez nolanahikoa: Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Jokin Uranga izango dira kantari.
Hori bai, joateko asmorik izango bazenute, jakin ezazue dagoeneko ez dagoela sarrerarik.