Maite Artolak Euskadi irratian goizean goizetik gidatzen duen Faktoria saioa hamarretan bukatzen da, Sinadura izeneko atal laburrarekin.
Astearteetan Maialen Lujanbioren sinadura izaten da entzungai, batzuetan jostalari, besteetan zorrotz, etengabe hitzekin mundu berriak josiaz beti.
Atzokoan, kazetarien hizkuntza gaitasuna eta profesionaltasuna hizpide hartuta, hitz gutxi bezain zehatzekin jorratu zituen eremu horri dagozkion sail ugariak, beste behin ere eleak aitzurrak bezain sakon jo dezakeela berretsiz.