IBILGAILUEN ZERGA ETA HONDAKIN ORGANIKOAK BILTZEKO IKASTAROA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 25a, 10:42

Jakinarazpenak

Egutegi fiskalaren arabera, Ibilgailuen gaineko zerga martxoaren 25ean kobratu behar zien Udalak zerga helbideratuta zuten herritarrei. Arazo teknikoak direla eta, ordainketa hori atzeratu egin da, eta azkenean apirilaren 2an kobratuko du.

Bestalde, Urola Erdiko Mankomunitateak ikastaroa eskainiko du datorren ostegunean, martxoak 27, bosgarren edukiontziaren erabilera azalduz. Etxeko hondakin organikoa jasotzeko edukiontzia erabili nahi dutenek aukera izango dute 11:00tatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara, Elkargunean.

Ikastaroa ordu laurden ingurukoa izango da, eta parte hartzaileei bosgarren edukiontzia erabiltzeko argibideak, etxerako edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontzi marroiko giltza emango zaizkie.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide