Diego Garcia Santa Krutz igotzen
Urte mordoa joan da Diego Garciak Azkoitiko Matadeitik irten, Azpeitiko Aranara joan eta Matadeira itzuliz Lino Aldalur Pikuaren marka hautsi zuenetik. 1987an izan zela adierazi digu zenbaitek.
Antxintxika kontuekin jarraituz, jende piloa ibiliko da bihar arratsaldean gure herrian, 16:30ean hasiko baita Diego Garciaren oroimenezko XXI. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia.
Antxintxika egiteko bi aukera izango dira bertan: 21 kilometrokoa eta 7 kilometrokoa.
Julio Urkijo kaletik irtengo dira korrikalariak, Lidl parean, eta Loiola hotelaren ondoan bukatuko dute lasterketa Azpeitian.