Honez gero jakingo duzuenez, Andina Pereira hil zuen bikotekideak herenegun Mungian.
Indarkeria matxistaren biktima gehiagorik izan ez dadin, ezinbestekoa da jendarte osoaren inplikazioa.
Azkoitiko Udalak eta Emakume mahaiak Azkoitiko biztanleei dei egin die erailketa gaitzesteko gaur arratsaldeko 19:00etan Azkoitiko herriko plazan elkartzera.