ABARKETATXO LUDOTEKA IRTEERA FAMILIA GIROAN

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 18a, 11:31

Ludotekako irteera

Abarketatxo ludotekak martxan jarri duen programa berezia da Familia giroan.

Hiru hilean behin ekintzak antolatzen dira, guraso, haur eta familien arteko harremanak erraztu nahian jolasaren eta irteeren bidez.

2013-2014 ikasturteko 1. irteera: Leitzan, PERU HARRI museoa.

Norentzat: 0 – 12 urte bitarteko haur eta bere gurasoentzat.

Data: martxoaren 30a, igandea. 

Irteera-ordua eta lekua: 10:00etan Liburutegi aurrean

Izen ematea: Abarketatxo Ludotekan, martxoaren 25a baino lehen

Prezioa: Gurasoek 12€ eta Haurrek 9€.

Gehieneko eta gutxieneko izen ematea izango da, eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide