AZKOITIA BARRUKO AUTOBUS ZERBITZUA SORTZEN

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 13a, 07:27

Asteartean bilera

Azkoitiko auzo guneak herrigunearekin lotzeko autobus urbano zerbitzua martxan jartzea erabaki du Udalak, eta dagoeneko ibilbidea zehazten ari da, herritarrekin elkarlanean.

Hala, urriaren 29an egin zuen aurreneko bilera, eta bertan ibilbide proposamen bat aurkeztu zuen Udalak.

Herritarrek ibilbide hura aztertu eta proposamenak egin zituzten orduan, eta ekarpen horiek aintzat hartuta, bigarren proposamen bat osatu du orain Udalak.

Eta bigarren ibilbide hori ere herritarrekin kontrastatu nahi du berriro.

Horretarako, datorren asteartean (martxoak 18), bilera bat egingo du Elkargunean 18:30ean, bai ibilbide hori aztertu bai prezioak eta bestelako kontuak aztertzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, udaleko webgunean duzue eskura, horretarako sortutako atal berezian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide