ELKARGUNEKO ARETO NAGUSIA HOBETO ERABILTZEKO BILERAK

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 12a, 09:51

Areto nagusiaren ekipamendua

Elkarguneko areto nagusia gehiago eta hobeto erabili ahal izateko, bilera deialdia bidali digu Julen Garate zinegotziak:

Kaixo herritarrok:

Elkarguneko areto nagusia erabili duzuenok (edo erabili nahiko zenuketenok) bilera batera gonbidatu nahi zaituztegu.     

Elkarguneko areto nagusiaren erabilpena areagotu nahi dugu , aretoa ekipamendu berriekin osatuz. Zer eratako ekipamendua beharko genukeen erabakitzeko herritarrok ikusten dituzuen beharrak jakin nahi genituzke, gure ustez horren ondorioz aretoaren erabilera areagotuko litzatekeelako, Azkoitiko gune berri bat sortuz/birsortuz.

Egitasmo hau burutzeko hiru bilera aurreikusi ditugu. Lehena martxoaren 25ean egingo dugu, 19:00tan. Bigarren eta hirugarrena lehenengo bilera horretan zehaztuko genituzke, gure proposamena maiatzaren 13 eta 27a izango direla aurreratzen dizuegun arren.

Besterik gabe eta han elkar ikusiko dugun itxaropenez.

Azkoitian 2014ko martxoaren 11an.

Julen Garate.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide