BERTSO-UDALEKUETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Maxixatzen.eus

bertsozale.com

 

Sustatun jakin dugunez, Bertsozale Elkarteak antolatuta, Bertso-udalekuak izango dira uztailean eta abuztuan zehar.

5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera bitartekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.

Bertso-udalekuen helburuak bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskaraz gozatzea eta Euskal Herriko haur zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da.

Izena emateko formularioa bete behar da.

Martxoaren 27ra arte lehentasuna izango dute bertso-eskoletako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide