"URAK TTIKI DIRE", MATADEIKO V. ANTZERKI JARDUNALDIXETAN

Maxixatzen.eus

Matadeiko V. antzerki jardunaldixek

 

Datorren igandean, hilak 9, Gilkitxaro antzerki taldeak Gaizka Sarasolaren Urak ttiki dire antzeztuko du Matadeixen, 19:00etan.

Testu gordina, samurra eta poetikoa aldi berean, drama, komedia eta absurdoaren arteko ur artean igeri eginez; bertan galderak, desioak, oroitzapenak eta ametsak amaigabeak dira. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz basoan galduta dagoen bainera batera doa, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Willi agertuko da ezustean, ihesean ere, bertan betetzeko mandatu garrantzitsua baitauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa. Bihotz handi biren arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, borrokaz, maitasunaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide