FLOREAGAKO XXV. EUSKAL KULTUR JARDUNALDIAK

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 5a, 08:12

 

Egitarau osoa

Floreagako Salestar ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak XXV. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu dituzte, Udalaren babesarekin. Gaur hasiko dira jardunaldiak, 20:00etan, Itoiz taldean eta beste zenbait musika abenturatan ibilitako Juan Carlos Perezen hitzaldiarekin.

Martxoaren 6a, osteguna

-Juan Carlos Perez: 'Nire esperientzia musikala (1974-2014)'

Martxoaren 13a, osteguna

-Juan Jose Etxeberria: 'Elizaren eragina gaurko gizartean'

Martxoaren 20a, osteguna

-Juan Maria Uriarte: 'Kristau ekarpena gizartearen bakegintzan'.

Martxoaren 27a, osteguna

-Bertso saioa: Amets Arzalluz, Jokin Uranga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña.

Hitzaldiak Floreagako On Bosco aretoan izango dira, euskaraz, 20:00etan, eta sarrera doan izango da.

Bertso saioa ere leku eta ordu berean izango da, eta sarrerak martxoaren 17tik aurrera eskatu eta banatuko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide