EUSKAL HEDABIDEEN BEHATEGIA, HEKIMEN-UDALBILTZA HITZARMENARI ESKER

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 4a, 07:17

sustatu.com

Mugek eta administrazio arteko gorabeherek kalte egiten digute euskaldun eta euskaltzaleoi gure helburuak lortzeko bidean.

Horren aurkako bidean, joan den astean hitzartu dute Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Udalbiltza Euskal Herri osoko udalen eta udal hautetsien biltzarrak 2014-2015 epealdian abian jartzeko Euskal Hedabideen Behategia proiektua.

Horretarako, Udalbiltzak 15.00o euroko laguntza bideratuko du, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio fondoa bitarteko hartuta.

Horretaz gain, Hekimenek Udalbiltzako Adituen Sarean hartuko du parte.

Nazio eragileekin hitzarmen estrategikoak egiteko Euskal Herria sendotzen programan kokatu du Udalbiltzak honako akordioa ere, Gaindegia, Euskaltzaleen Topagunea eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin sinatutakoen ondoren.

Hekimen elkarteak, aldiz, sorreratik duen xederik funtsezkoenetako bat du Euskal Hedabideen Behategia, hedabideen sektoreak eta administrazio publikoek euskararen normalizaziorako ados ditzaketen urratsak bideratu eta behatzeko.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide