Gaur arratsaldean hasiko dira Inauteri jaiak gure herrian, eta igandera arte festa bizitzeko aukera ederra izango da. Euskal Herrian zuhaitz eta landareak inaustearekin lotu izan da neguko festa hau.
Arratsaldean umeak mozorrotuta eta disfrazatuta joango dira ikastolara, Oier Araolaza antropologoak adierazi izan duenez, ez baita berdina mozorrotzea eta disfrazatzea.
Hona hemen festarako egitaraua:
Gaur, otsailak 28
- 16:00etan ikastetxeetako umeekin kalejira (eguraldiaren arabera).
- 17:00etan, Gurea frontoian, umeentzako merienda eta Dantzaldia EGAN taldearekin.
- 21:30etik 23:30era: Elkarguneko Areto Nagusian, 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa DJ-arekin eta Mozorro Lehiaketa sariekin.
- 19:00etan Azkoitiko Musika Bandaren Kalejira
- 19:30ean Txalkor Txistulari Taldearen Kalejira
- 22:30ean Dantzaldia Herriko Plazan
- 00:30ean Mozorro lehiaketaren Sari Banaketa, Herriko Plazan.