JON ANDONI MARTIN: ARGAZKIGINTZA DIGITALEKO IKASTAROA ELKARGUNEAN

Maxixatzen.eus 2014ko otsailaren 28a

Jon Andoni Martin

Datorren asteartean, martxoak 4, hasiko da Elkargunean Jon Andoni Martinek emango duen oinarrizko argazkigintza digitaleko ikastaroa.

Azken urteetan bezala, gehienez 8 lagun izango dira bertan, astearte eta ostegunetan 19:00etik 20:30era, eta ordutegi horretatik kanpoko bestelako ikastaldiak ere izango dira.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena eman ahal izateko, Elkargunean bertan, web-orrian edo 943852544 telefonoan duzue aukera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide