LIBURUA EGITEKO BEKA: MATADEIXEK 100 URTE

Maxixatzen.eus

Beka aurkezpena

Azkoitiko Matadeixek aurten 100 urte beteko dituela aintzat hartuta, liburu bat egiteko beka sortu du Udalak.

Atzo eguerdian aurkeztu zuten beka Matadeixen bertan Imanol Mujika Udal artxiboko teknikariak -epaimahaikidea izango da- eta Xabier Gantzarain kultura zinegotziak.

Hiltegi izan zenaren eraikina ardatz hartuta, asmoa azkeneko 100 urteetan Azkoitiko historiaren hainbat gertakari eta xehetasun jasotzea da.

Bekaren bitartez eskainitako diru-laguntza 6000 eurokoa da.

Lanak bidaltzeko epea zabalik dago, eta martxoaren 31ra bitartean iraungo du.

Oinarriak hemen daude, eta lanak helbide honetara bidali beharko dira:

Matadeixek 100 urte

Azkoitiko Udaletxea

20720 Azkoitia

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide