Urolab Urolako Ekintzaileen Laborategiak, bailaran ekintzailetasuna sustatu nahian, otsailaren 28an Sormen Tailerra antolatu du Azkoitiko Elkargunean, 18:00etan.
Urtarrilaren 31n egindako 1.Proiektu azokari jarraipena emanez, “12 hilabete, 12 ekintza” leloarekin oraingoan ere, bi gai landuko dira, “brainstorming” -ideia zaparrada- teknika erabilita: Nola sortu eskualdeko elikadura burujabetza landuko duen talde eragile bat eta nola sustatu eskualdeko ekintzaileen artean coworkinga edo elkarlana.
Parte hartzeko, nahikoa da bertaratzea, eta ekitaldiaren inguruko informazio gehiago duzu urolab.eu webgunean.
Bestalde, hara hemen urtarrilaren 31ko 1. Proiektu azokaren bideoa ere:
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=rwdopLPv4Ls