Mikel Irizar eta Urko Aristi goiena.net
Joan den zapatuan Tokikom toki komunikabideen bateraguneak Batzar Nagusia egin zuen Aretxabaletan, eta bertan Urko Aristi kazetaria aukeratu zuten presidente, Mikel Irizarren lekukoa hartuz.
Irizarrek bi urtean egindako lanari jarraipena emango dio orain Aristik, eta tokiko euskal komunikabideen etxea zaintzeko lanari heldu dio dagoeneko.
Berria egunkariari emandako elkarrizketaren arabera, Aristi ETBko langilea izanik, Tokiko komunikabideek bizileku duten lehen solairua eta hedabide orokorrena den bigarren solairuaren artean igogailuak eta eskailerak joan-etorrirako egokitzea izango da haren zereginetako bat.