Sare sozialetan harrera ona izan du Ana Malagonen lehen liburu honek.
Iban Zalduak hitzaurrean dioenez, bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau.
Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfakzioaren eta inkomunikazioaren kartografia.
162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona.