Bitarlan enpresak Gauekoekin batera Android sistemetarako Telegram aplikazioa euskaratu du.
Mezularitza aplikazioa da Telegram, eguneroko tresna dugun WhatsApp-aren modukoa, baina honako hau software librea da, doakoa eta segurua.
Kontu xelebrea da Telegramen bertsio hori euskaraz bakarrik egotea, Android sistema beste hizkuntza batean izanda ere, euskaraz agertuko baitzaizu.
Azkenean, euskaldunontzako hizkuntza hegemonia tarte koxkor bat behintzat.