UDALAREN OHARRA: URRATEGIKO BIDEA, BEHIN BEHINEAN ZABALIK

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 27a, 21:49

Urrategi bideko luizia

Asteburuan Urrategira bidean izandako luiziaren ondorioz, kalteak izan dira Aldundiaren eskumeneko errepidean.

Bidea zabalik da auzotarrentzat, baina behin behinean oraingoz.

Bihar etortzekoak dira Foru Aldundiko arduradun eta teknikariak behin betiko konpontzea aztertzeko, eta orduan erabakiko dute bidea sendotzeko lanak nola egin.

Bitartean, Udalak Urrategi bailaran bizi diren auzotarren beharrei erantzungo die, eta erabil ezazue Udaltzaingoko telefono zenbakia: 943 85 71 71.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide