Azpeitia eta Azkoitiko GURE ESKU DAGO taldekoek hitzaldia antolatu dute hurrengo ostegunean, hilaren 30ean, Azpeitiko San Agustin kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan.
"Euskal selekzioa gure esku dago?" izango da gaia, Arritxu Iribar kazetariak moderatuta, eta Xabier Mikel Errekondo, Reyes Karrere, Markel Irizar, Mikel Arregi Ertxin eta Beñat Zarrabeitia izango dira hizlari.