Enpleguaren inguruko Azkoitiko Udalaren oharra:
Azkeneko datuek argi erakusten dute: langabezia da gure bailaran egun dagoen arazo larrienetakoa. Iraurgi Berritzenek egindako abenduko sozioekonomia datuek erakutsi dutenez, pixkanaka-pixkanaka langabetu kopurua jaisten ari da, baina halere, bailarako langabezia tasa %14,85ean dago, Gipuzkoako batez bestekoaren puntu bat gainetik.
Legegintzaldia hasi zenetik, horri aurre egiteko lanean ari gara Azkoitia eta Azpeitiko udalak Iraurgi Berritzenen bidez, langabezia gutxitzea eta enpleguaren kalitatea hobetzea lehentasunezkoak baitira guretzat, eta horretarako “eskura ditugun baliabide guztiak” erabiltzeko konpromisoa hartuta baitugu.
Orain beste pausu bat ematera goaz: Enplegurako orientazio zentroak zabaldu ditugu, Azpeitian eta Azkoitian, Lanbiderekin elkarlanean. Langabezian dauden herritarrei edo enplegua hobetu nahi dutenei lagundu eta aholkularitza emateko zerbitzua izango da, ahalokularitza eta orientazioa eskainiko ditu beraz. Helburua da ahalik eta zerbitzu pertsonalizatuena eskaintzea, pertsona bakoitzaren aukerak ahalik eta gehien indartzeko.
Nori zuzenduta:
• Langabetuei edo langabezian erortzeko arriskuan daudenei.
• Enplegua hobetu nahi dutenei.
• Lan egiteko adina eduki eta modu aktiboan lana topatzeko asmoa dutenei.
Zer eskaintzen du?
• Herritarrei laguntzeko eta aholkatzeko lan orientazioko adituak.
• Internetera sartzeko aukera eskaintzen duten ordenagailuak.
• Informazio panelak.
• Liburutegi edo hemeroteka: aldizkari espezializatuak,material grafiko • Banakako eta taldekako orientazioa:
- Lanbiden alta ematea, eskaerak berritzea, datu pertsonalak aldatzea, enplegagarritasuna balioestea…
- Curriculuma eta gutuna egiten laguntzea.
- Lan elkarrizketak prestatzea.
- Lan bilaketa aktiboa.
- Gizarte trebetasunak / komunikazioa.
- Autoenplegua.
Alor horietan trebatzeko tailerrak ere eskainiko ditu.
Esan bezala, bi bulego zabaldu ditugu, eta dagoeneko martxan daude:
Azpeitian:
• Sindikatu Zaharreko 3 solairuan dago.
• Telefonoa: 943 02 60 69.
• Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:30etik 18:30era.
Azkoitian, berriz.
• Bizenta Mogel kalearen 6, behean.
• Telefonoa: 943 08 34 69.
• Ordutegia: astelehenetik ostegunera, goizez 09:00etatik 13:00era, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 15:30etik 18:30era.
Bulego hauek ahalik eta erreminta eraginkorrenak izatea nahi dugu, esan bezala, langabeziari aurre egitea gure lehentasun sendoenetakoa baita. Horregatik, herritarrak bulegoak erabiltzera animatu nahi ditugu, bulegoak irekita dagoen ordutegian, ordenagailuak eta bestelako baliabideak herritar guztien esku daude, eta erabiltzera animatu nahi ditugu. Horrez gain, zerbitzu pertsonalizatua nahi duenak, hitzordua eskatu dezake orientatzailearekin.
Badakigu formula magikorik ez dagoela, baina gure esku dagoen guztia egiten saiatzen ari gara, eta enplegu orientazio bulego horiek sortzeaz gain, bailarako enplegu planaren barruan, eta Lanbideren bidez bailaran beste 20 lanpostu sortzeko tramitetan ari garela ere jakinarazi nahi dizuegu. 15 Enplegu Planaren baitan eta Lanbideren bidez eta gainontzeko 5ak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker. 20 lanpostuen eskaera Urola Ekiten proiektua bezala aurkeztu dute Urola Erdiko udalek eta ondorengo 5 proiektu hauetan banatzen da:
EkoBailara II. Ekoteknologia, ekonomia berdea eta jasangarritasuna tendentzia berrian kokatzen da. Proiektu honen baitan 8 lanpostu sortuko dira toki-jasangarritasuna bilatzen duten aktibitateetan;lehen sektorea bultzatu eta ingurugiroa eta ekonomia berdea oinarri dituzten ekintzetan.
FabrikaTu. Proiektu honek, bailarako estrategia den Fabrikazio aurreratua bultzatuko du. Bertan, tendentzia honen inguruko aktibitate berriak sortzeko aukera aztertuko dira, ezagutza eta Urola Erdia bailarako konpetentzia industrialak oinarri bezala hartuz.
FormaTeU II. Formazio espezializatuan oinarritutako iazko proiektua da. Zahartzaroa, 3. adina eta ongizatea, Informazio eta komunikazio teknologiak eta Kudeaketa komertzialerako konpetentzien eta pymes-etarako internazionalizazioa ikastaroak eskaini ziren iaz eta orain, bilakaera bat izan dute ikastaroak egin zituztenei, edota ezagutza hauek izan ditzaketenei, lanpostuak lortzeko aukera eskainiz. Ikastaroak, ordea, gai desberdinak jorratzen zituztenez, bi sub-proiektutan banatu da:
FormaTeU II-Inter. Kudeaketa komertzialerako konpetentziak eta pymesetarako internazionalizazioa ikastaroarekin lotuta.
FormaTeU II-TICs. Informazio eta komunikazio teknologiak ikastaroaren inguruan.
UrolEkinn. Bailarako ekintzailetasuna sustatzea izango du helburu nagusitzat, ekonomia sozialeko aktibitate berriak sortzeko,