Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko merkatarientzat euskarako materiala sortzen jarraitzen du, eta oraingoan masajistentzat, arropa eta oinetako dendentzat orokorrean, umeentzako arropa eta produktuak saltzen dituztenentzat eta kirol dendentzat gidaliburuak atera ditu.
Gidaliburu horietan, eguneroko lanerako balio duten hainbat kontu jasotzen dira: hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda, ohar eta kartelen ereduak, izen komertziala...
Gainera, CDan norberak bere establezimenduaren beharretara egokitzeko moduan ditu eredu horiek guztiak, eta horrela behar direnean, ordenagailuan moldatu, inprimatu eta klinikan jartzea baino ez dute egin beharko merkatariek.
Urteak dira Azkoitiko udala merkatarientzat gidaliburuak ateratzen hasi zenetik, eta dagoeneko 17 gidaliburu atera ditu, besteak beste, okindegientzat, harategientzat, edergintza
zentroentzat, optikentzat, taberna edo jatetxeentzat eta hortz klinikentzat.
Gida horiek Euskara Zerbitzuan eskuratu daitezke, eta udal webgunean ere bai, honako helbidean:
www.azkoitia.net/euskara/argitalpenak/
Bestalde, urte berriarekin batera tasa eta zerga berriak martxan daudela gogora arazi nahi die Udalak herritarrei, eta horren inguruan hainbat kontu argitu:
Ondasun higiezinen zergan, ohiko etxebizitzak ez direnei %100eko errekargua aplikatuko zaie, baina salbuespenak egongo dira eta honako kasuetan ez zaie aplikatuko:
Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio,
jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, erabilpen lagapena edota usufruktua, urtebetekoa edo luzeagoa. Kontratua idatziz jasota ez badago, jarduera hori badela
egiaztatu beharko da.
Zahar etxeetan edo tutoretzako etxebizitzetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak, beti ere soilik erroldatua azaltzen den azken etxebizitzari dagokiona.
Menpekotasun ebazpena jaso dutenak eta bere menpekotasuna dela eta beraien etxebizitza utzi beharra izan dutenak, beti ere soilik erroldatua azaltzen den azken etxebizitzari dagokiona.
Administrazio eskudunak aurriegoeran deklaratutako etxebizitzak.
2014ko urtarrilaren 1a baino lehenago bere helburuen artean ondasun higiezina errentan ematearena duen erakunde publiko baten esku jarritako etxebizitzak
Banaketa horizontalik ez duten eta erregistrofinka bakarra izanik katastro erreferentzia bakarra eta OHZren errezibo bakarra duten etxebizitzei, finka horretan elementu komun
baterako edo kalerako irteera propioa dutela eta aprobetxamendu independentea izan dezaketen hainbat bizitza daudenean, honako erregimena aplikatuko zaie, gainordain honen
ondorioetarako soilik , Udal erroldaren arabera etxebizitza unitate independente gisa mantentzen den bitartean.
Hildakoen izenean dauden etxebizitzak. Salbuespena mantenduko da heriotza izan eta gehienez hurrengo bi urtez.
Batuta dauden etxebizitzak, nahiz eta jabetza erregistroan bi finka izan eta bi ordainagiri eduki, baina ondasunen jabea bakarra izan behar da.
Baserri hutsak: Beti ere baserria nekazaritza arloko ustiategiko errolda ofizialean altan balego.
Eraiki duten promotoreen izenean dauden etxebizitzak. Salbuespena mantenduko da obra berria egin eta gehienez hurrengo bi urtez.
Menpekotasun ebazpena jaso dutenak eta bere menpekotasuna dela eta beraien senitartekoak bere etxebizitza utzi beharra izan dutenak, beti ere soilik senitartekoa erroldatua azaltzen
den azken etxebizitzari dagokiona.
Errentan emandakoak 2014ko urtarrilaren batean. Errenta kontratuak aurkeztu beharko diraeta bertan etxebizitza erabilerarako ematen dela jaso beharko da. Kontratu hauen berri
Foru Ogasunari emango zaio, jakinean egon dadin.
Zabor eta uraren tasan hobariak eskatu ahalko dira. Errenta eta familia kide kopuruaren arabera, zabor eta uraren tasan %95era arteko hobaria izan dezakete zenbait herritarrek eta, beraz,
informatu eta hobaria eskatzeko dei egiten die Udalak herritarrei.
Elkarguneko tarifetan, bi gurasoak langabezian dauden kasuetan 617 urte bitarteko gazteek bazkidetzan %25eko deskontua izango dute, eta ikasle izaera ere 26 urtetara luzatu da. Horrez
gain, eguneko sarrerak ere jaitsi egin da.