Euskararen lehena eta oraina Nafarroan
“Badira, bagara: Euskara Nafarroako Erriberan” dokumentala proiektatuko dute gaur, urtarrilak 15, 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean.
Ondoren mahai ingurua izango da, Tuterako Argia ikastolako ordezkariekin.
Badira Bagara proiektuaren bitartez, dituzten zailtasunak hausteko ametsa eta euskal komunitate bat eratzeko gogoa helarazi nahi dute Argiakoek.