EUSKALTZALEENTZAKO TOPALDIA HILAREN 30EAN

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 9a, 08:06

Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topaguneak antolatu duen XI. jardunaldia edo Topaldia, urtarrilaren 30ean izango da, Durangoko Elkartegian, Landako erakustazokaren ondoan.

Hizkuntzarekiko motibazioa oinarri hartuta, geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzeko bidean kokatzea da helburua. Horretarako motibazioaren eta barnebiltzen dituen kontzeptuen definizioa zehaztuko da lehendabizi, eta zenbait kasu praktiko aztertuko dira ostean. Kasu guztietan eztabaidarako tartea egongo da. Arratsaldean, Jon Sarasuak aurkeztu berri duen Hiztunpolisa liburuaren ekarpenei buruzko mahai-ingurua izango da.

Topaldian parte hartzeko izen ematea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, hementxe. Matrikulatzeko 30€ ordaindu behar dira, eta bazkaria barne izango du. Egun osoko jardunaldia da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide