Laburrean ere egoki esan litezke askotan hain gogorra zaigun guztion memoria aztarrikatzen duten gorabeherak.
Benetan erakar gaitzakete ezpain zaharretatik jarioan munduratzen diren bizipenek, iragana geure baitako zokoetan gureganatzeraino.
Deskribapen luzerik gabe ere ganoraz konta liteke zirrara eragitea lor dezakeen istorio bat, gure miserien historiaren atal bat.
Hori guztia eta gehiago egin du Garbiñe Ubedak honako eleberri honetan; Hobe isilik alferrikako jardunean baino.