INGURUMEN SAILAK ANTOLATUTAKO HITZALDIA

Maxixatzen.eus 2013ko abenduaren 28a

Hitzaldia

Azkoitiko Udaleko Ingurumen sailak, Azkoitiko basoak beste era batera kudeatzea bultzatzeko asmotan, Santiago Liñeiraren hitzaldia antolatu du. Urtarrilaren 2an izango da, datorren ostegunean, Elkargunean 18:30 ean. Hona hitzaldiko gaiak:

  • Shiitakegintza.
  • Gaztaina, haritza eta artearen laborantza produktiboa. (mikorrizazioaren bitartez).
  • Onddo eta miskaloen ekoizpena.
  • Azkoitiko eredu bat ezagutzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide