ELKARRIZKETA: ZINETOGRAM ZINE KLUB TALDEA

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 23a, 09:29

Zinetogramen liburua

 

Joan den astean bete-beteko zine programazio aparta eskaini ondoren, hona hemen Zinetogrameko lagunekin izandako elkarrizketa:

Nolatan sortu zen Zinetogram?

Zinetogram zine klub taldea 1985ean Azkoitiko Gaztetxean sortu zen. Gaztetxea itxi ondoren, naturalki, lekukoa Matadeixe Zinetogram taldeak hartu zuen 2000. urtean.

Zer lanetan zabiltzate gaur egun?   

Duela astebete Begia Amodioaren Ehiztari izeneko liburua aurkeztu dugu; bestetik azken hilabetean Kieslowskiri buruzko zikloa egin dugunez, Iñaki Lazkano izan genuen Kieslowskiri buruzko solasaldia ematen. Horretaz gain Baztartxon hiru astean behin Zinetogramek hautatutako filmak proiektatzen ditugu. Asteazkenetan, 21:30ean pelikulak botatzen dira Mataideixen eta igande arratsaldetan, 19:00etan, pelikula klasikoak botatzen ditugu Matadeixen bertan. Bestetik egiten dugunari buruzko informazio osoa eskegita dagoen bloga dugu martxan zinetogram.wordpress.com (proiekzio bakoitzari buruzko informazioa, animazioak, postalak…)

Nolakoa izaten da filmetara iristeko prozesua?

Duela urtebete pasatxo hasi ginen pelikulen banatzaileekin harreman zuzena izaten pelikulak kontratatzerakoan eta ez gara batere damutu hartutako erabakiaz. Pelikulak erosterakoan izaten dugun arazo nagusiena guk hautatutako pelikulak 35mm-ko formatuan ez egotea izaten da, soilik formato digitalean egotea, eta Baztartxo oraindik ez dagoenez pelikula digitalak behar bezala ikusteko egokituta, ezin izaten ditugu nahi ditugun pelikula guztiak ekarri.

Matadero Ekintzak taldearen baitako ekimena izanda, nola gauzatzen da bi taldeen arteko elkarbizitza?

Bi taldeen arteko elkarbizitza ona da, naturalki ematen da. Zinetogrameko kideak Matadero Ekintzakeko asanbladan partaide gara eta alderantziz. Hori horrela izanda saiatzen gara kontzertuak, pelikulen proiekzioak … koordinatuta antolatzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide