AITOR ARRUTI: AIZAN, OLENTZERO!

Aitor Arruti Rezabal 2013ko abe. 23a, 06:56

KOADERNO BERDEKO POSTALAK-15

Jon Andoni Martin / Jauregiko txondorra

Aizan, Olentzero,

gomendio labur batzuk egin nahi dizkinat,

hire lan neketsuak errazte aldera.

 

Emaien ikazkinei urre betierekoa,

intsentsua gustatzen zaionari,

mirra, aldiz, zer den benetan dakienari,

eta erregeei behin betiko erretirorako ikatza.

 

Emaien saria zigortutako errugabeei,

eta zigorra merezi gabe saritutakoei;

hustu hitzan ostutako diruz betetako zakuak

eta leporaino bete lapurrek hustutakoak.

 

Eta, azkenik, emaigun helduoi

bost urteko haurraren ilusio gordina

eta bost urteko haurrei emaien

beste bost urtez higan sinesteko poza.

 

P.D.: Emakumezkoen hikaz egin dinat, gure mitologiako irudi gehienak hika maite duten emeak direlako,

eta niretzako aldi berean eme eta gertuko haudalako.

 

 

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide