KOLDARRAK ANTZERKI TALDEA, BASAURIN ATZO, ZESTOAN GAUR

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 19a, 10:22

Basaurin gaur,     Zestoan bihar

 

Gaur gauean Azkoitiko Koldarrak Antzerki Taldeak “Izan bedi emakumea” antzezlana eskainiko du Zestoako Kultur Etxean, 22:00etan.

Antzezleak Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elías, Naroa Epelde eta Koldo Campos izango dira. “Izan bedi emakumeaKoldo Camposek idatzitako antzezlana da, Jose Luis Otamendik euskaratu aurretik, “Hagase la mujer” izenarekin Latinoamerikan zehar hainbat konpainiak antzeztutakoa. Koldo Campos egileak berak zuzenduko du antzezpena oraingoan. Antzezlana paradisuan kokatutako fikziozko komedia da.

Ekitaldi bakarrean, paradisuko etxeko lanez eta giza ugalketaz arduratuko den gizakia sortzeko asmoan, Jaungoikoa eta Gizonaren arteko arazoak kontatzen ditu. Emakume bat kontratatzea erabakita, arazoak korapilatu egingo dira, batik bat Emakumeak aitortzen duenean bera ez dela espero zuten “emakumea” eta hura ez dela berak espero zuen paradisua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide