JON ANDONI MARTIN: ARGAZKILARITZA ESTENOPEIKOA

Jon Andoni Martin 2013ko abe. 16a, 06:16

Kamera estenopeikoa-1

 

Argazkilaritza estenopeikoak gaur egungo argazkilaritzaren jatorria dakarkigu gogora. Lehenaldira begirada bat da, nostalgikoa sentimenduan, didaktikoa motibazioan, artistikoa proposamenean.

 



Kamera estenopeikoa-2

 

Argazkilari handiek egin izan dute, eta egiten dute oraindik, beraien buruari jarritako desafio bezala, ia teknologia guztia bazter utzita, gure baitan daukagun argazkilaria bila eta gogoetan ariko balira bezala.

 

Denboraren joanean, kamera iluna bilakatu egin da, baina aldi berean oraingo kamera digital bakoitzaren barruan dago, hamaika torloju ttiki, lente, diafragma eta obturatzaileren artean.

 

Kamera estenopeikoa-3

 

 

Nola dabil?

Kamera estenopeikoa-4

 

 

 

 

Seguraski, kamera estenopeikoa da argazki kamera bat irudikatzeko eta argazkiak ateratzeko modurik xumeena. Kamera bat egitea oso erraza da, eta, erabat eskuz egiten denez, badira kamera horiekin erabat hobetzeari eta esperimentatzeari ekin dioten izen handiko argazkilariak, benetan irudi apartak eskuratuz, haien bitartez bakarrik lor daitekeen estilo bakana ere sortuz.

Kamera estenopeikoa-5

 

 

 

Estenopeiko baten funtzionamendua argiaren propietate oinarrizkoenetatik abiatzen da: argiarentzako erabat zigilatutako kaxa bat; zulotxo txiki bat izan ezik, estenopoa.

 

 

Jon Andoni Martin

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide