Datorren zapatuan, abenduaren 14ean, eta gure ikurren aldeko herriko ekimenak antolatuta, ikurrina, Nafarroako ikurra eta gure ikurren aldeko ekitaldia izango da herriko plazan.
Eguerdiko 12:00etan, txalaparta, bertsoak eta dantzarekin omenaldia egingo diete gure ikurrei. Kontzejupean mokadu bat egin ahal izango dute bertaratutakoek.
Antolatzaileek parte hartzera deitzen diete herritar guztiei, eta, bide batez, etxeko balkoietan ikurrina jartzera gonbidatzen dituzte. Azkoitiko Udalak bat egin du ekimenarekin, eta udaleko ordezkaritza bat izango da bertan.