Txioen isuriak mugitzen duen jendearentzat oro, gogoeta ildo jakingarria sortu du Harkaitz Canok bere blogean.
Horretarako, Cristina Rivera Garza idazle mexikarrak Los muertos indociles liburuan Twitterri buruz egindako azterketa bikaina erabili du.
Eta, jakina, txio parrastada eragin du, bakoitzak bere txiotasuna agerian jarriz, txioek egiten gaituzte txiolari, tuitik gabeko tuiterorik ez.