Mundu osoko poesia, maila bikainekoa orobat, euskaraz jarriko digu eskura Susa argitaletxeak datorren udaberrian.
2014ko apirilean, Munduko Poesia Kaierak proiektua izango da abian, Beñat Sarasolaren zuzendari dela.
Urtero 64 orrialdeko 6 kaiera, egileen antologiak guztiak ere, argitaratuko dituzte, hiru udaberrian eta hiru udazkenean.
Harpidetza urtean 40€-koa izango da, eta urtean bitan kobratuko dute: udaberrian 20€ eta udazkenean 20€.
Kaierak dendetan erosiz gero, salneurria 10€-koa izango da aleko.
Bilduma nolakoa izango den jakiteko, datorren urtean argitaratuko diren liburuetako poemekin osatutako O alea eskura dago dagoeneko, kaierak.com helbidean.