Azkoitiko Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendarixen Elkarteak 2013ko Gabonak bultzatzeko asmoz, Erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Hara oinarriak:
1.- Sarietarako 500 euroko diru poltsa izango da.
2.-Kontuan hartzekoa: erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabon giroa txertatzea.
3.-Epaimahaia Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza sailak eta Herrixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.
4.-Erakusleihoak, 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 6ra bitartean azalduko dira.
5.-Parte hartu nahi duten establezimenduek, Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean izena eman beharko dute, abenduaren 14rako.
6.-Ezin da epaimahaiaren erabakia apelatu.
7.-Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berekin.