Euskararen Kontseilua: EUSKARAZ BIZI NAHI DUT IKURRA LEIHOAN

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 3a, 05:00

AEKko bulegoan eskuragarri

 

Euskararen Nazioarteko Egunari begira hainbat ekimen eginen dira herri eta auzoetan. Egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua eta ahalegina egiten dugun herritarrak gako gara.

Jokabide aktiboak behar ditugu gure euskaraz bizitzeko nahi hori gauza dadin.

Aurten, abenduaren 3an Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak “Euskaraz bizi nahi dut” ikurra Euskal Herriko etxeetako balkoi eta leihoetan jartzera deituko du.

“Euskaraz bizi nahi dut” kamiseta eta pinak AEKren bulegoan dago eskuragarri.            

Bada, euskararen egunean eta urteko gainerako egunetan euskaraz bizitzeko nahia gauzatu eta hedatzera animatuz, har ezazue gure agurrik beroena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide