Hona hemen Azkoitiko Emakumeen Mahaiko kideek, azaroaren 25eko emakumeei eragindako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, mahaia bera osatzearen berri emateko prentsaren aurrean eskaini zuten testua:
Prentsaurreko honen helburua Azkoitiko Emakumeen Mahaia aurkeztu, eta Azaroaren 25erako antolatu ditugun ekimenen berri ematea da.
Duela urte eta erdi gutxi gora behera hemen elkartu gerenok Udalaren gonbidapena jaso genuen, diseinatu berri zuen protokoloaren inguruan hausnarketa bat egiteko.
Protokoloaren bidez indarkeriari aurre egiten dieten emakumeei eskaintzen zaien arreta hobetu nahi da, eta indarkeria matxista izan zen lehen bilera hartan hausnartu genuen
lehen gaia. Segituan ordea, bizitzaren esparru guztietan jasaten dugu zapalkuntzari buruz hitz egiten hasi ginen, eta hauek ere indarkeria mota ezberdinak direla ohartu ginen,
indarkeria ekonomikoa, sinbolikoa, e.a.
Eremu ezberdinetan lan egiten dugun emakumeak gara eta bakoitzak geure esperientzia pertsonaletik abiatu, eta zapalketa emakume guztiok bizi dugun zerbait dela ohartu ginen.
Handia zen gai ezberdinen inguruan hausnartzeko genuen gogoa...eta baita egoera aldatzeko pausoak emateko gogoa ere. Beraz indarkeriaz gain beste gai ezberdinen inguruan ere elkartzen jarraitzeko konpromisoa hartu genuen. Eta hau da Emakumeen Mahaiaren helburua: eremu ezberdinetan emakumeok bizi dugun zapalketari aurre egiteko urratsak ematen joatea.
Lehenengo pausoa Azaroren 25aren inguruan egitarautxo bat antolatzea izan da:
AZAROAK 25 EGITARAUA
GAZTEENTZAKO AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRAK
Kale Heziketa programa eta Gazteria Sailarekin elkarlanean antolatu da. Guztira 45 gazte inguru ari dira hauetan parte hartzen: Tailerrak AZAROAK 22tik Abenduaren 13 bitartean landuko dituzte.
EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA TAILERRA:
Abenduaren 13 eta abenduaren 20an landuko da. Arratsaldeko 5tatik 9tara (guztira 8 orduko iraupena). Doakoa
Izen ematea irekita: Udaleko gizarte zerbitzuetan. 943857174// gizar@azkoitia.net.
Epea: abenduak 11
ZINE EMANALDIA:
“La Estrella” pelikula.
Azaroak 22 (ostirala) arratsaldeko 8tan Baztartxon.
KONTZENTRAZIOA:
Azaroak 25, arratsaldeko 7tan Herriko Plazan.
Mugimendu feministak egindako lanari esker, urrats handiak eman dira emakumeon eskubideen aitortzan. Baina gaur egun berdintasun egoeran bizi garela sinestarazi nahi diguten arren, asko dira bizi ditugun bereizkeria eta zapalketa egoerak, bai lan merkatuan, zaintza lanetan, kirolean, festetan, e.a. Beraz guztion ardura izango da egoera hauek identifikatu eta gainditzeko neurriak hartzea.
Eta dei egiten dugu hemendik interesa duzuen emakume guztiei bide hau gurekin egiteko, bakoitzak ahal duzuen neurrian: batzuek hilero bilduz, besteak iritzi artikuluak idatziz, besteak ekimenetara azalduz, e.a.
Gora emakumeon borroka!!!