ZURRUMURRUEN AURKAKO 4. TAILERRA

Maxixatzen.eus 2013ko azaroaren 20a

Aniztasun Kontseilua

Azkoitiko Udaleko Aniztasun Kontseiluak antolatuta, datorren asteartean, azaroak 26, Zurrumurruen aurkako 4. tailerra izango da Elkargunean, arratsaldeko 6etatik aurrera.

Hona hemen saioaren egitaraua:

- Zurrumurruen kontrako eragileak prestatzea, Gipuzkoako SOS! Arrazakeriako Aizpea Otaegiren eskutik.

- Azkoitiko herritarrei datuak nola transmititu modu proaktibo batean.

- Sarean lan egitea, zurrumurruen kontrako eragile izateko konpromisoa duten pertsonen artean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide