AITOR ARRUTI REZABAL: ANDREA ETA MUTIKOA

Aitor Arruti Rezabal 2013ko aza. 14a, 16:49

KOADERNO BERDEKO POSTALAK-13

Mendian gora

Xoxote, 2013ko urriaren 27a

 

Hara hor bi lagun, ttipi-ttapa, pauso lasaian aldapan gora.

Aspaldiko partez erdiko hatzak zuritu zaizkio andre gazteari, udazkeneko haize zakarraren eraginez, seguru asko.

Etengabe hizketan ari zaio ondoren doakion mutikoa, hitz eginez joanez gero ama hurbilago sentitu ahal balu bezala.

Hara hor bi lagun, ttipi-ttapa, pauso lasaian aldapan gora, nire biziaren gurpilari eraginez.

 

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide