NOBEL-TRUK, JOKIN ZAITEGI BEKA FINANTZATZEKO

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 14a, 15:29

Nobel saridunak euskaraz

 

Arrasateko AED euskara elkarteak Nobel-truk egitasmoa jarri du abian, Jokin Zaitegi beka finantzatzea lortzeko asmotan.

Izan ere, 2012a ezkero itzulpen sariketak babeslerik ez daukanez, Euskal Herri osoari jakinarazi nahi diote Nobel-truk ekimena.

Dirua biltzeko, herritarrei 50 euroko ekarpena egitea eskatu diete, eta trukean itzulitako azken liburua jasoko dute: Mo Yan idazlearen 'Hori umorea, maisu!'.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide