ANE ALBISUREKIN HITZALDI TAILERRA GAUR, BASERRITAR JANTZIARI BURUZKO GUZTIAZ

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 21a, 00:46

Kutxa fototeka

Gaur, Atonduz, baserritar jantziaren historiaren ingurukoak eta aurrera begirako proposamenak hitzaldi tailerra izango dugu Elkargunean, 19:00etan.

Ane Albisu Ikerfolkeko jantzi arduradunak argituko dizkigu gai horrekikoak. Izan ere, berak zuzentzen du euskal jantzien inguruko Atondu ekimena. Hara hemen Albisurekin egindako elkarrizketa argigarria:

Nondik eta nora sortu zen Atondu proiektua?

Proiektua Ikerfolk elkartearen baitan sortu zen. Jantzi saileko arduradunek martxan jarri zuten 90eko hamarkadaren hasieran, hain zuzen ere, jantziari zegokion esparruak gure kulturan zeukan oihartzun eta ezaguera eskasari erantzun bat eman nahian.

Noiz pasa zen baserritarren janzkera festarako baserritar jantzi izatera?

Gutxi gora behera joan den gizaldiko 30eko hamarkadan

Nolakoa izango da hitzaldi-tailerra? Zer atal izango ditu?

Hiru atal nagusi izango ditu: a) azken ehun urteotan festarako jantziek izan duten bilakaera. b) Atondu proiektua eta c) hainbat janzki janzteko saioa.

San Andresak gainean ditugunez, zer aholku emango zenizkieke baserritar jantziko direnei?

  • Mutila bada: TXAPELA BURUAN IBILI MUNDUAN.
  • Neska bada: ZAPIA BURUAN IBILI MUNDUAN.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide