Azaro guztietan bezala, biboteak eta sudurpekoak agertzen hasten dira urtean zehar gainontzean ilerik gabe agertzen diren aurpegietan. Movember mugimendua da, bereziki rugbyarekin lotuta dagoen ekimena, baino ez kirol horri bakarrik. Urtean behineko ekitaldia da, eta izena ingeleseko Moustache -bibotea- eta November -azaroa- hitzak elkartzetik dator.
Mugimenduarekin bat egiten duten gizonezkoek bibotea uzten dute azaroan zehar, eta, topaketak antolatuz, gizonezkoei eragiten dieten osasun gaiei inguruan kontzientziatzea da haien asmoa, hala nola, prostata eta barrabiletako minbiziak, gizonezkoen depresioa eta antzekoak.
Australiako mugimendua da jatorriz. 2003 urtean Melbourneko mutil batzuek bibotea utzi zuten, prostatako minbizia zuen lagun bati babesa eman nahian. Handik urtebetera, Movember fundazioa dirua biltzen hasi zen, prostatako minbiziaren aurkako borrokara bideratzeko.Eta 2007tik aurrera, ekitaldia Kanada, Espainia, Estatu Batuak eta Erresuma Batura zabaldu zen. Herrialde horietako bakoitzean, dirua biltzen dute, gizonezkoen osasunarekin lotutako gaiak ikertzeko elkarteetara bideratzeko.
Mugimendu horri elkartasuna adierazi nahian, bibotea uzten hasi nintzen azaroaren hasieran, baina ezjakintasunagatik batetik, eta ingurukoen presioagatik bestetik, moztu egin dut. Hala ere, zin egin dut datorren urtean berriro ahaleginduko naizela, hasieratik pausoak egoki emanda, ordea. Hemen erantsi ditudan bi argazkiek balio dezatela erakusgai bezala.
Informazio gehiago:
http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-11-12/040/001/bibotea_osasunaren_alde.htm