Gaur hasiko da ETB1en Tribuaren Berbak saio berria, 22:15etan, euskararen inguruko bitxikeria erakargarriak aireratzeko.
Kike Amonarriz izango da aurkezlea, eta biharamunean, ostegunero, bezperako saioko edukiak EITBren euskararen blogean bilduko dituzte.
Gaurko saioan galdera egingo dute: euskara munduan diren 7.000 hizkuntza ingururen artean izanik, non kokatuko zenuke 0tik 10era eskalan?