Jon Andoni Martin: Ilargia, S.Martin, Venus-1
Azaroko asteazken arratsaldea da, eta eguzkia orain dela gutxi joan da lotara.
Jon Andoni Martin: Ilargia, S.Martin, Venus-2
San Martingo erlojuetako argiak piztu dira, eta, agidanean, gozamenezko lipar batean, orratzek biratzeari utzi diote.
Jon Andoni Martin: Ilargia, S.Martin, Venus-3
Ilargia dorrearen gainean ageri da, igitai itxurarekin oraingoan, inguru guztian lainoak ebaki izan balitu bezala arestian. Harrez gero, oskarbi da, zeru izarratu.
Jon Andoni Martin: Ilargia, S.Martin, Venus-4
Zeru ertz batetik izar bat nabarmendu da keinuka; Venus da, tentalari, sentsual, limurtzaile.
Jon Andoni Martin: Ilargia, S.Martin, Venus-5
Eta jolas egiten hasi dira hiru izate argituak, argiaren jolasa da, argiak eta itzalak iraunkor txirikordan lotzen diren une berdingabean. Harrez gero, egoak eta baloreek erronka jotzen diote elkarri, eta gure mugak azalera agertzen dira, beranduko loreak balira bezala.
Jon Andoni Martin