ANAITASUNA MENDI BAZKUNAREN MENDI ASTEA

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 5a, 07:05

Emanaldiak Elkargunean

 

Maxixatzenen azaro kulturala hasiko da datorren ostiralean, eta hurrengo astelehenean emango zaio hasiera Anaitasuna Mendi Bazkunaren Mendi asteari.

Hasteko, beraz, azaroaren 11n, San Martin egunez, Mikel Goikoetxea izango da Elkargunean Anaitasunako ibilaldiak emanaldiarekin.

Azaroaren 12an, asteartea, Iñigo Andola izango da hizlaria, Pioletak dantzan emanaldiarekin.

Eta asteazkenean, hilak 13, Egoitz Zubizarreta eta Aitor Aranburuk emango diote bukaera Mendi asteari, Cerro Torre emanaldiarekin.

Hiru emanaldiak Elkarguneko Insausti plaza aretoan (1. solairuan) izango dira, 20:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide