IRENE ELORZA: TXANBOLINK-33

Irene Elortza 2013ko aza. 2a, 10:58

Imutu, imutue. Inbutua.

Espainiako bandera dela eta

Inbutuarekin sartu nahi digute gurea ez dena, gurea ez dela sentitzen duguna. Azkoitiko Udalak “ezinbestean eta inposatuta” jarriko omen du Espainiako bandera udaletxean, azaroaren 4a baino lehen. Antzarrei bezala sartuko digute inbutua zintzurretik behera, itolarria pasako dugu, baina arnasa hartzeko aukera emango digute eta ez gara itoko. Horretara ere ohituko gara.

Edo ez.         

Inbutuari buelta eman diezaiokegu, eta megafono gisa erabili gure tripetan sentitzen duguna ozen esateko. Eta horretarako imajinazioa erabili dezakegu, baita imajinazioaren armarik indartsuenetako bat ere: umorea. Halaxe egitea erabaki zuten Guerrilla Girls arte kolektibo feministako emakumeek 1985. urtean. Umorea eta satira baliatuz, artearen arloan emakumeen lekua aldarrikatu izan dute eta mezu hori plazaratzen ibili dira geroztik. Irudimenez betetako ekintza politiko eta estetikoei esker gustuko ez zuten errealitate hori aldatzen lagundu dute.

http://www.alhondigabilbao.com/eu/programacion/guerrilla-girls-exposicion-retrospectiva

Irene Elorza

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide